Gobela ibaiaren inguruko makalak kenduko dituzte egunotan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 8a, 11:35

Datozen egunotan, Neguriko Artaza hotelaren parean dauden makal helduak kenduko dituzte, Gobela ibaiaren ibilguan daudenak, hain zuzen ere. URAk azaldu duenez, zuhaitzok heldu samarrak dira, eta ageriko gehiegizko okertasuna dute; ondorioz, “ez dira egonkorrak eta arriskutsuak izan litezke bertatik pasatzen direnentzat”. Bestalde, jakinarazi dutenez, zuhaitz horiek kentzea “beharrezkoa” da ibaiaren ibilgu berri zabalagoa ahalbidetzeko. Lanok amaitu ostean, eremu horretan ibaiertzeko basoari dagozkion espezieak landatuko dituztela iragarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun