Iñaki Morenoren zuzendaritzapean, jatorri erlijioso era folklorikoko lan hori eta beste hainbat pieza latinoamerikar interpretatzeaz arduratuko da Ondarreta koral areetarra. Alturas taldeak ostera, Andeetako ohiko musika-tresnak erabiltzen ditu, berbarako: txarangoa, sikua, kena eta kaxa perutarra. Moja alemaniar biri eskainita sortu zuten Meza kreolea, nazien kontzentrazio-gune bateko presoei lagundu zieten- eta Bigarren Mundu Gerran.