Getxoko Udalak ongietorria eman die familia getxoztarrakaz uda emango duten umeei. Imanol Landa alkateak nabarmendu duenez, “beti plazera da hau hauek berton jasotzea, eta, aldi berean, harrera familia getxoztarren esfortzu pertsonala eta ekonomikoa aitortzea eta ezagutzera ematea”. Aurten Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik, Errusiatik, Bielorrusiatik eta Ukrainatik etorritako 23 umek emango dute uda Getxon. Urtero legez, ekimenaren helburuak hiru dira: osasuna zaintzea, ondo pasatzea eta heldu diren errealitateen berri getxoztarren berri zabaltzea. Umeek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, uztailean eta abuztuan.