Arenaseko jokalari denek badakite jarraituko duten ala ez

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 8a, 19:05

Jon Perez "Bolo" Arenasen entrenatzailea, ezkerrean.

Bigarren B Mailara igo zenetik, Arenasen aldagelan etengabeak dira mugimenduak. Luariz, Yartu, Salvador, Rober Gandara, Olondo, Robles eta Huidobro alboratuta, Jon Perez "Bolo"-k eta zuzendaritzak 13 jokalariri berriztu diete fitxa: Txemi Talledo eta Aitor Etxebarriazarraga ate­zainei; Ibon Diez, Eneko Zabaleta, Gaizka Bergara eta Diego Royo atzelariei; Jaime Zumalakarregi, Ian Uranga, Angel Gandara eta David Infante erdilariei; eta Aitor Ramos, Javi Lopez eta Jokin Aranbarri aurrelariei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun