Areetako hiru adingabe ospitaleratu behar izan dituzte, euren etxean izandako sute batengatik

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 9a, 10:25

Suhiltzaileak, artxiboko irudian.

Getxoko hiru adingabe Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizean, Areetako euren etxean izandako sute batean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sutea goizeko 05:20ak aldera piztu da, Areetako Kale Nagusiko eraikin batean. Dirudienez, koltxoi batek su hartu du eta ke handia sortu da. Ertzaintza eta suhiltzaileek lekura bertaratu behar izan dute, baina ez dute eraikina hustu behar izan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun