Proposamenak jasotzeko bilera irekia deitu du gaurko Algortako Gazte Asanbladak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 9a, 13:20

Ekimen ugari antolatu dituzte Algortako Gazte Asanbladako eta Txorimalo gaztetxeko kideek azken urteotan, artxiboko irudia.

Joan den astean, Algortako Gazte Asanbladak “momentu zailak” bizi dituela jakinarazi zuen, “indar gabezia, errelebo falta eta gazteongandik jasotako inplikazio eskasa direla eta”. Horren aurrean, hilaren 2rako deitutako bilera irekian parte hartzera deitu zituen herriko gazte denak, Txorimalo gaztetxean, gaur egun asanbladak bizi duen egoera aztertu ahal izateko. Bertan eztabaidatu zutenagaz, “indarrak berreskuratu” eta beste herri-bilera bat deitu dute gaurko, 17:30erako, Algortako San Nikolas plazan. Asanbladako kideek iragarri dutenez, bertan proposamenak jaso eta udako planteamendua zehaztuko dute, Algortako Gazte Asanbladari eta Txorimalo gaztetxeari dagozkienak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun