Iluntzeko 08:00ak arte bozkatu ahal izango da Portu Zaharreko jaietako kartel lehiaketan. Denera, 25 lan aurkeztu dira, eta horietatik, seiren artean gogokoena hautatzeko aukera dute herritarrek. Bozketa Portu Zaharreko Etxetxu plazan abiatu dute eguerdiko 12:00etan, eta 20:00ak arte luzatuko da. Zenbaketa eta gero, 21:00etan sariak banatuko dituzte. Diru-saririk jasotzen ez duten eta sari-banaketa ekitaldian dauden parte-hartzaile guztiek bi lagunentzako bazkari-afarien zozketan sartuko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.