Esklerosi Anizkoitza dutenen aldeko "Busti zaitez" ekimena egingo dute domekan Ereaga hondartzan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 16:54

"Busti zaitez" kanpainaren 11. edizioa.

Urtero legez, Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatzen duen “Busti zaitez” ekimena egingo dute domeka honetan EAEko 80 puntutan, tartean, Algortako Ereaga hondartzan. Ekintza horren helburua gizartea Esklerosi Anizkoitzak dakartzan arazoen gainean sentsibilizatzea da. Gaixotasun kronikoa eta sendaezina da, eta gazteei eragiten die batez ere. Kanpaina horren bidez, gainera, gaixotasuna duten pertsonen errehabilitazioa finantzatzeko funtsak lortu nahi dira.

Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak eta Sergio Murillo Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendariak parte hartuko dute domeka honetan, hilaren 12an, Algortako Ereaga hondartzan egingo den ekimenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun