Aurkeztutako ordenantza-proposamenean, mozioak aurkezteko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Era berean, herritarren hitzak osoko bilkuretako aktetan jasotzeko eskaria egiten dute, herri-kontsultak arautzearen beharra eta batzorde informatibo irekiak sustatzeagaz batera.
Iturraldek nabarmendu duenez, “gure asmoa, oraingo honetan, eztabaida suspertzea da, kontua ez da guk aurkeztutako ordenantza onartzea, baizik eta EH bilduk aurkeztutako ordenantza zutabe izanda eztabaidarako prozesu bat irekitzea. Baina tranpa barik, prozesu horrek arauak garbi izan behar ditu, hasiera eta bukaera data finkatu eta herritarren parte hartzea oinarrizkoa da, ez litzateke logikoa parte hartze ordenantza egitea herritarrik gabe. Bestalde gainontzeko alderdien proposamenak ere ezagutu gura ditugu, eztabaida suspertu gura dugu, eta ordenantza hau benetako eztabaidarako gure, eta hainbat herritar eta elkarteen ekarpena da”.
“Parte-hartze herritarra oso gai garrantzitsua da; bere ordenantza propioa merezi duela uste dugu. Eta hori da lortu gura duguna, denon parte-hartzearekin, alderdiak zein herritarrak, baina ibiltzen hasi behar gara”, gaineratu du Iturraldek.