Zentroak 463 metro koadroko azalera du eta egoitzetarako 12 lekuak, aldi baterako jardueretarako espazioak (tailerrak, prestakuntza-ikastaroak...) eta noizbehinkako jardueretarako espazioak (jardunaldiak, bilerak...) ditu. Horietako lekuren bat nahi duenak eskaera egin beharko du HABetan edo Gizarte Zerbitzuek Urgull kalean duten egoitzan, 08:00etatik 14:00etara.
Udalak, egoitza bezala erabiltzeko doako lagapena 2016ko abuztuaren 31ra arte luzatzea onartu die hurrengo elkarteei: ANOTHE, Sarekide, Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioa, Gizatiar, AHIDA, Bizkel, Moviendote eta ASEBI.