Altzariak eta inausketa-hondakinak biltzeko zerbitzua, astelehenetik aurrera martxan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 17a, 13:02

Getxoko Udalak altzariak eta inausketa-hondakinak biltzeko zerbitzu berria jarriko du martxan astelehenean, hilak 20. Altzarien kasuan, atariaren aurreko galtzadan utzi beharko dira, eta hori ezinezkoa izango balitz, puntu horretatik gertuen dagoen edukiontziaren ondoan, 22:00etatik 06:00etara bitartean, “beti ere trafikoari eta edukiontzien bilketa-lanari eragozpenik eragin gabe”, azaldu dutenez. Zerbitzua baliatzeko, eskaria egin beharko da aurretik 944 644 380 telefono zenbakitik edo webgunetik. Bide horien bitartez, hondakinak zein egunetan utz daitezkeen adieraziko dute zerbitzuko beharginek. Inausketa-hondakinak biltzeko zerbitzua eskatzeko ere bide berberetatik adierazi beharra dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun