Era berean, udal webgunean gaur egun erabiltzen ez diren lokalen errolda bat sortzea eskatuko du, horietako bakoitzaren xehetasunak azalduz, udalerrian euren jarduera ekonomikoak aurrera eraman nahi duten inbertitzaileen artean “espazio horien ikusgarritasuna eta erakargarritasuna errazteko”. Sainzen arabera, neurri hori “ez da oso garestia, eta oso onuragarria izan liteke Getxoren interesetarako”.