Javier Fontaneda, Munduko Txapelketarako prestatzen dabil. Proba hori abuztuaren lehenengo hamabostaldian egingo da, Lyonen (Frantzia) eta bera hiru probatan lehiatuko da: 5.000 metroko lasterketan, abuztuaren 7an; 10.000 metroko proban, 10ean; eta maratoi erdian, abuztuaren 16an.
Aurretik, pasa den maiatzaren 16an, Fontanedak berak duen 3.000 metroko Espainiako errekorra jaistetik 76 ehunenetara geratu zen atleta getxoztarra. Kantabrian lehiatutako lasterketan, 08.52,06 egin zuen. Aste bat beranduago, maitzaren 23an, Espainiako 10.000 metroko markarik onena gainditzear geratu zen, Basaurin. Hala ere, estatu-mailako bigarren denborarik onena eta Munduko bosgarrena lortu zituen proba berean, 50 urte gorako mailan.