Atzo, lehenengo taldeagaz ikusi ahal izan genituen Carlos, Pablo, Txolo eta Murua gazte mailako jokalariak entrenatzen. Bestalde, "Bolo" kontzientea da play-off-en eraginez beranduegi abiatu dutela denboraldia eta horregatik denbora berreskuratzeko apustua egin du. Gauzak horrela, aste honetan egunero izango dituzte entrenamendu saioak. Gainera, gaur eta barikuan, goizez zein arratsaldez.