Eguerdian hasi eta iluntzeraino, Algortako txokoak bertsoz beteko ditu Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) uztailaren 31ko San Inazio egunean. Jone Uria, Imanol Uria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña igoko dira 13:00etan Kasino plazako oholtzara, bertso-saioa eskaintzeko asmoz. Ondoren, Uria eta Egaña maratoian sartuko dira. Patxeko tabernara joko dute parte-hartzaile denek, bertso-bazkaria egongo delako 15:00etan. Ostean, Algortako tabernetatik osteratxoa egingo dute, bertso-poteoan.