Edizio honetan aldaketak egingo ditu antolakuntzak, datan zein ibilbidean, antolatze eta segurtasun arazo batzuk prebenitzeko. Halere, klubak azken urteotan izan den partaidetzaren etengabeko igoera mantentzea espero du. Horrela izanez gero, 400 bat partaide izango lirateke aurten. Izen-ematea datorren martitzenera arte, uztailaren 28ra arte, egin daiteke Getxoiw.com webgunearen bitartez. Helbide horretan igerialdiari buruzko ezaugarriak eta baldintzak daude ikusgai. Proba hori Getxo Kirolak erakundearen eta Bizkaiko Igeriketa Federazioaren laguntza dauka, eta, besteak beste, Kantxa Kirol Modaren eta Euskaltelen babesa.