Azkenik, jokalari gehienek beste urte batez jarraituko dute Fadurako taldean. Kasu horretan dira honakoak: Tximi, Zarate, Markel, Jandro, Ibañez, Erik, Uriona, Trigo, Castrillo, Lander Guarrotxena, Nico Ybarra, Lozano eta Xabi Franco. Taldearen diziplina utzi dutenak dira Segovia, Sondikara joan dena; Dai, Japoniara bueltatu dena; eta Antxia eta Urrutia, futbolean lehiatzeari utzi baitiote biek.
Oraingoz talde horregaz, Sestao izango du lehen aurkari Arenasek. Faduran jokatuko dute, zapatuan, hilak 25, goizeko 11:00etan. Lau egun beranduago, Danok Bat Ohorezko gazte mailako taldearen kontra jokatuko dute Mallonan. Boluek, ordea, Getxo eta Ondarroako Aurrera taldeen arteko neurketa hartuko du hilaren 31ean, goizeko 11:30ean. Abuztuaren 6an, Getxok antolatutako torneoa izango da Faduran eta Barakaldo eta Real Union Bigarren B mailako taldeak izango dituzte aurkari Jon Morenoren gizonezkoek. Bi egun beranduago, Bolue bisitatuko du Zamudiok eta abuztuaren 15ean, Getxok eta Amorebietak aurrez aurre jardungo dute Faduran. Beraz, jarduera zorrotza prestatu dute teknikarri getxoztarrek hurrengo hilabeteari begira. Nolanahi ere, azken fitxaketak heltzen diren bitartean, pausoz pauso joatea izango du helburu Getxok, berreskuratu berri duen Hirugarren Mailan.