Sabin Merino urduliztarrak legez, Ager Aketxe getxoztarrak ere Ernesto Valverde "Txingurri" entrenatzailearen azterketa gainditu beharko du denboraldi-aurrekoan. Aketxek kontratua dauka Athleticegaz 2017ko ekainaren akabura arte, baina pasa den denboraldian partida gutxi metatu zituen: dozena bat. Orain arte getxoztarrak joko ona erakutsi badu ere, ezin daiteke uka Valverdek Leganesetik ekarritako Javier Eraso iruindarra gurago duela erdilari-aurrelari posizioan titular gisa jarduteko. Betisen aurka ere hori gertatu da.
Betisen aurkako deitutakoak
Elustondo, Boveda, Eraso, Ibai, Iraizoz, Sola, Viguera, Herrerin, Iturraspe, Etxeita, Guillermo, Unai Lopez, Saborit, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Lekue eta Sabin Merino.