Nora Civicosek irabazi du Getxoko balkoiak eta leihoak apaintzeko II. lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 23a, 16:48

Nora Civicos Sanchezek irabazi du lehenengo saria. © Getxoko Udala.

Nora Civicos Sanchezen Algortako Trinitate kaleko 8 zenbakiko 1B terrazak irabazi du Getxoko balkoiak eta leihoak apaintzeko II. lehiaketaren irabazlea. Bigarren saria Anton Insausti del Casalentzat izan da, Portu Zaharreko Ribera kaleko 20 zenbakian dagoen Tatoena Etxeko balkoiagatik, iaz lehenengo saria irabazi zuena. Biek Getxoko lore-mintegi batean kontsumitzeko 250 eta 150 euroko balioa duten txartelak irabazi dituzte, hurrenen hurren.

Udaleko Inguruneko saileko kideek eta lorezaintzan aditu batek osatutako epai-mahaiak kontuan hartu dituen irizpideen artean hurrengoak daude: originaltasuna, konposizioaren sormena, apaindura-kalitatea, multzoaren armonia (diseinua), konplexutasuna eta iraunkortasuna.

Lehiaketan 15 pertsonek hartu dute parte, eta balkoien eta leihoen apainketagaz “inguru atseginago izatera eta udalerriaren inguruneko kalitatea eta estetika hobetzera lagundu dute”, antolatzaileen arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun