Gaur, barikuagaz, hasiko dira Areetako Santa Ana auzoko jaiak, domekara arteko egitarauagaz. Arrastian, umeentzako txikigunea egongo da; baina, 19:30ean emango diete hasiera ofiziala, txupinaren jaurtiketagaz. Gero, buruhandiek auzoko bazter denak astindu ostean, sardina-jana eta hard rock kontzertuak egongo dira. Zapatuan, umeek arrantza eta jolasak izango dituzte. Eguerdian, herri-bazkaria, eta gero, igel eta txapel lehiaketa egingo dute. Iluntzean, saiheskiak jan eta kontzertu akustikoakaz gozatu ahal izango da. Domekan, herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldiak egingo dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.