Atzoko asanbladaren ardatza izan zen lehenengo taldearen igoera, eta 36 urte beranduago Bigarren B Mailara bueltatzeak dakarren ahalegin ekonomikoa. Francisco Javier Egusquiaguirre presidenteak 2014-2015 denboraldiko txostena irakurri zuen eta, balantze ekonomikoa legez, testua onartu zuten bazkideek. Bestalde, Batzarrak Gorka Zurinaga zuzendaritzako kide izan dadin berretsi zuen. Zurinaga pasa den urrian dimisioa eman zuen Iñigo Orbegozo ordezkatzen zebilen.