Txitxiro I ontziak eta Ana Rincon bere kapitainak irabazi zuten atzo Abrako Itsas Errege Klubak antolatutako MetroMar kirol arrantza zirkuituaren proba. Rinconek sari bi eroan zituen: arrain gehien batu zuen ontziarena eta arrantzatutako piezarik handienarena. Denera, 28 parte-hartzaile izan ziren zapatuan lehiatzeko, baina itsaso zakarraren eraginez proba domekara atzeratu zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!