Beste atxiloketa biak Getxoko Andra Mari auzoan izan ziren, Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa egin zen lekuaren inguruetan. Zapatuan ere, 23:00ak aldera, ziklomotor batek auto baten kontra jo zuen. Inguruetan zeuden udaltzainak tokira bertaratu ziren eta ziklomotorraren 51 urteko gidariak 0,54 mg/l tasa eman zuen alkohola detektatzeko proban. Horrenbestez, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita atxilo eraman zuten.
Atzo, hilaren 26an, 31 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten goizeko 7:20ean, alkohola detektatzeko proban 1,00 mg/l emateagatik. Udaltzaingoko bi agenteek gidari horren ibilgailua saihesteko maniobra bat egin behar izan zuten Galeako itsasargiko errepidean gidatzen zebiltzatela. Izan ere, polizia iturrien arabera, ibilgailua aurkako noranzkoan eta abiadura handian zihoan.
Kasu guztietan, ikerketako polizia-diligentziak edin dira eta Getxoko Guardiako Epaitegiari bidaliko zaizkio.