Gaurko aurkezpen eguna proiekturako garrantzitsua dela azaldu du Borja Muñozek. Izan ere, zabaltze faseari hasiera eman baitiote gaur. Asmakariaren patentea ziurtatu ondoren, saritutako taldeak 3D-tan egin du prototipoa, Skier´s Thumb Avoid (STA) izenagaz, “Eskiatzailearen Hatz Handia” ekiditea, alegia. Kaltea, bastoiari heltzen dion bitartean pertsona bat eskua zabalik duela erortzen denean gertatzen da; bastoiak palanka egiten du eta lotailu-haustura eragin dezake. “Aldebiko euskarria da, hegalen modukoa, eskua babesteko, erortzean sarritan gertatzen den lesio bat ekiditeko kirol honetan, hau da, eskiatzailearen hatz handia. Hau oinarrizko prototipoa da, eta horretan lan egingo dute makilak egiten dituzten enpresek”, azaldu du Borja Muñozek.
Une honetan, proiektuak zabaltzeko fasea hasi du, alorreko enpresek interesa ager dezaten. Horretarako, bideo bat egin dute eta proiektuaren webgunean ikus daiteke, www.skiersthumbavoid.com, ingelesez, edo www.pulgardelesquiador.com, gazteleraz. Gizarte sareetan ere izango da: Facebooken (www.facebook.com/skiersthumbavoid) zein Twitterren (@SkiThumbAvoid). “Gaur egun handia da, proiektua aurrera ateratzeko gogor lan egiten hilabeteak eman ondoren, gehien gustatzen zaigun tokian, aurkezten baitugu, etxean. Oso ilusionatuta gaude eta abentura honen azken fasea abiatzen gabiltza, asmakaria eskiatzeko makilak egiten dituzten 10-12 enpresa nagusiri eskainiko baitiegu, proiektuari jarraipena emateko esperantzagaz, eta horretan Getxo izena agertuko da”, amaitu du Borja Muñozek.