Kantxa Herri Krosa egingo dute domekan Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 1a, 19:40

Probaren irudi bat. © KANTXA KIROL MODA

Bihar, domeka, abuztuak 2, bueltan izango da urteroko Kantxa Herri Krosa. Algortako San Inazio jaietako lasterketak 21. edizioa izango du aurten. Lehenengo modalitatearen irteera goizeko 11:30ean izango da. Ondoren, ehunka parte hartzailek korrituko dute izaera herrikoia duen atletismo proba horretan, nork bere distantzia.

Bederatzi kategorien azkena goizeko 12:30ean irtengo da. Bi urtetik gora, edozein adineko lasterkariak izango dira, nahiz eta txikienek dortsalen erdia jantziko duten. Probaren akaberan atleta denek jasoko dute opari bana. Halere, izango da zertan lehiatu. Gizonezkoen senior kategorian, Ezam Zam-ek bost kilometrorako 2011n egindako marka (14.16) hobetzen saiatuko dira. Izen-emateak Algortako Torrene kaleko Katxa Kirol Moda dendan edo lasterketa abiatu baino 30 minutu lehenago egin daitezke.

Irteerak eta kategoriak

11:30 Txikiak (2-6 urte). Irteera Zabala kaletik: 160 metro.

11:45 Aurre-benjaminak (7-8 urte). Irteera Kantxa Kirol Modatik: 340 metro.

11:50 Benjaminak (9-10 urte). Irteera Kantxa Kirol Modatik: 340 metro.

11:55 Kimuak (11-12 urte). Irteera Kantxa Kirol Modatik: 680 metro.

12:00 Haurrak (13-14 urte). Irteera errepidetik: 995 metro.

12:05 Kuadrillen lasterketa. Irteera errepidetik: 995 metro.

12:10 Gizonezkoak: kadeteak (15 urte), gazteak (16-17 urte) eta junior (18-19 urte). Irteera errepidetik: 1.925 metro.

12:30 Emakumezkoak. Kategoria guztiak (20-34 urte). Irteera errepidetik: 995 metro.

12:30 Senior (20-34 urte) eta beteranoak (35 urtetik gora). Irteera errepidetik: 4.975 metro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun