Urtero legez, abuztuaren 10ean San Lorentzo azoka egingo dute Algortako San Nikolas eta Bihotz Alai plazetan. Aurten, 62 salmenta-postu egongo dira, guztira. Goizeko 10:00etatik 14:30era arte, bisitariek euskal baserriko ohiko produktuak erosi ahal izango dituzte, berbarako: barazkiak, frutak, gaztak, ogia, eztia eta apaindurako landareak. Trikitilari eta gaitarien taldeek plazetako jai-giroa alaitzen duten bitartean, taloa txorizoagaz, sagardoa eta bestelako produktuak dastatu ahal izango dituzte bertaratuko direnek. Egunari amaiera emateko, Biotz Alai abesbatzak kontzertua eskainiko du Bihotz Alai plazan, 22:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!