Antzerki-kabareta ikusgai aste akabuan, Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 30a, 12:07

"Lili y Marlene en... Loop, bucle" antzezlana. © LA DINAMIKA

Uztailaren 31tik abuztuaren 2ra, egunero, 22:00etan, "Lili y Marlene en... Loop, bucle" antzezlana ikusgai egongo da, Andra Mari auzoko Utopian zentroan (Errotatxu Industrialdea, D eraikina, 1-2 lokalak). Sarrerak 10 euroan egongo dira, edaria barne.

Komedia horretan, musikalak liluratuta, kabaretaren uhin berriagaz bat egin gura duen Lili gazteak (Leire Ucha) porrot egin duen vedettea ezagutuko du: Marlene (Eguzki Zubia).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun