Daniel Mayrit argazkilari madrildarrak, ostera, irailaren 4an emango du 8 orduko ikastaroa (70 euro). Besteak beste, bidaia-kazetaritzaren oinarriak ezagutzeko ibilbide laburra egingo du Mayritek, eta ondoren, argazkilariek eskura dauzkaten irudikapen-teknika berrietan sakonduko du, Getxophoto jaialditik adierazi dutenez.
Azkenik, "Itxialdia" deritzon ekitaldia irailaren 5ean izango da, 10:00etatik 18:30era. Fadurako erretegi zaharrean ipiniko dute argazkilaritzagaz lotutako gaiak eztabaidatzeko gunea. Izen-ematea 35 euroan egongo da.