Uribe Kosta jaietan 2015

Abuztuaren 12tik 15era arte iraungo dute Algortako Portu Zaharreko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 7a, 16:05

Algortako Portu Zaharreko jaien azken egunean, ohiko lez pijama jantzi eta marmitako txapelketa ospatzen da.

Algortako saninazioen eta Itzubaltzeta/Romoko jaien ostean, Portu Zaharreko jaiak helduko dira abuztuaren 12an Getxora. Urtero legez, koadrillek bigantxei eta antzar-jasoaldiei aurre egin beharko diete, bertaratutako parrandazale guztien gozamenerako. Hala, abuztuaren 12an emango diete hasiera ospakizunei, koadrillen jaitsieragaz. Aurten, urtero ez bezala, ibilbidea errepidetik egin beharko da. Festak abuztuaren 15era arte iraungo dute, pijamaz jantzi beharreko egunera arte, hain zuzen ere.

Abuztuak 12, eguaztena. Nikolas Deuna. Arrantzale Eguna

12:00 Txupinaren jaurtiketa eta jaien hasiera.

12:15 Umeen koadrilen jaitsiera, Casino plazatik, Gazte Leku fanfarreak girotuta.

13.00 Eusko Diskoteka Paco eta Urtzarekin,  Portuko plazan.

18.00 Txupinaren jaurtiketa. Koadrilen jaitsiera, gasolindegitik portu zaharreraino, ERREPIDETIK, Porturaino (Algortako Etorbidea kontrako bidea hartuz eta Aretxondotik jaitsiz), Gazte Leku fanfarreak girotuta. Pie al Palo, iazko koadrila irabazlea, aurreneko postuan irtengo da Txo eramanez.

19:30 Sardina jana Portuko plazan.

Pregoiaren irakurketa Pie al Palo koadrilaren eskutik, Portuko plazan; eta TXOren EZARTZEA

21:30 Haur Zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

22.30-01.30 Kontzertuak: Hexen, Nazca eta Dingos & Flamingos eszenatoki handian

Abuztuak 13, eguena. Txiki eguna

*11:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:00etara haurrentzako parkea, eszenatoki handiaren atzean. Txikientzako puzgarria (2-6 urtekoentzat), txirrista puzgarria (4-12 urtekoentzat), zezen mekanikoa, giza-futbolina.

10:00 Sokamuturra hondartzan.

11:00 Haurrentzako pintura lehiaketa, Etxetxun (Adi, gurasoak! Izen ematea 12:00ak arte)

11:00 Haurrentzako jolasak Kid&Us Getxo taldeko lagunekin, Portuko plaza.

11:00-14:00 Skate hastapen klaseak, La Kantera Skate Eskolaren eskutik

11.00-14.00 Errepidean behean “Zurrumurruen kontrako”gunea

12.00 Tellagorritik eta Agurra taldearen eskutik, txistulari eta buruhandien jaitsiera

12:00 Haurrentzako Herri Kirolak, txosnen ondoko errepidean

13.00 Igel eta tiragoma txapelketa, Portuko plazan.

13.30 Haurrentzako pintura lehiaketaren sari banaketa, Portuko plazan.

16.30 Haur-kukaña hormatzar txikian. Nagusientzako kukaña eta Jauzien txapelketa hormatzar handian. Haur eta koadrilentzako gomazko ahateak.

17.00 La Kantera Skate Skola-ren eskutik erakustaldia eta hastapen klaseak 19.00ak arte.

17.30 Haurrentzako ur-jolasak Portuko hondartzan.

18.00 Bitsa festa eszenatokiaren atzealdean.

18:30 Herri Kirolak - Euskal Herriko belar-zamen jaurtiketa txapelketa, errepidean.

18.30 Portuko haurren emanaldia portuko plazan.

19.30 “Zumba”, arropa erosoa jantzi eta hator Rita eta Ylenigaz dantzatzera!

19.30 Sardina jana Portuko plazan.

21.00-00.00 “Funksoulatindisco” Groovy Party Borja Guereñu & Satte Dj-eekin portuko plazan

21.30  Haur Zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

21.30 Suzko zezena eszenatoki handiaren atzean.

21.30-01.30 Koadrilen emanaldia eszenatoki handian. Ondoren, DJ Prince.

Abuztuak 14, barikua.

*11:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:00etara haurrentzako parkea, eszenatoki handiaren atzean. Txikientzako puzgarria (2-6 urtekoentzat), txirrista, haga, pilotak, bola-igerilekua (0-3urte) Ohe elastikoak

11.00 Txistulari eta Buruhandien jaitsiera Agurra taldearen eskutik Tellagorritik portu zaharreraino

12:00 IV Rugby tokata lehiaketa, belarrean, behean.

13.00 Portutik, Kantu poteo.                  

17.00 Antzara-jasoaldiak.

17.30 Endemaño musika Taldea eszenatoki handian

19.30 Sardina jana Portuko plazan.

21.30 Haur Zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

21.30 Ou mama Portuko enparantzan.

21.30-03.00 Erromeria: Urrats taldea eszenatoki handian.

21.30 Suzko zezena, eszenatoki handiko atzealdetik.

22.00 Dantzak, Itxas Argia taldearen eskutik hormatzar handian.

Abuztuak 15, zapatua. Pijama Eguna.

9:30 Marmitako txapelketarako izen ematea. (Oharra: ezin da eszenatokia erabili marmitakoa prestatzeko)

10:30 Haurrentzako arrantza lehiaketa erriberan.

11.00 Txistulari eta Buruhandien jaitsiera Agurra taldearen eskutik Tellagorritik portu zaharreraino

12:00 Marmitako txapelketa. Epaimahaiarentzako marmitak 14:00ak arte jasoko dira, Etxetxun

13:30 Haurren arrantza lehiaketako sari banaketa, Portuko plazan.

17.00 Beteranoen estropadak

18:00 Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Pello Etxebarria bertsolariak Portuko plazan

18:30 Marmitako txapelketaren sari banaketa, Portuko plazan

20:30 Koadrilen txapelketaren sari banaketa, Portuko plazan

21:30 Haur Zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

21:30-03:00 Erromeria Honat eta Tea Party DJ.

Abuztuak 17, domeka

6:00 TXO erretzea hormatzar handian eta jaiei bukaera emateko traka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun