Uztailak 31
06:00etan zirkulaziorako itxita egongo da Arriluzeko Moilan, baimendutako ibilgailuendako izan ezik. 08:00etatik aurrera, ibilgailuen trafikoa galarazita egongo da Alango kalean, Foruen kalea eta Martikoena artean, antolakuntzako eta talde parte-hartzaileen ibilgailuek galtzada erdian aparka dezaten. 09:00etatik aurrera, lasterketaren norabidean bakarrik baimenduko zaie pasatzen ibilgailuei. Iturgitxi estratan, behin-behinekoz aldatuko dira hainbat seinaleztapen.
Villamonte plazaren eta Bolue kalearen arteko zatia ere trafikorako itxita egongo da. Bolue kaletik Algortara ere ezin izango da igo. Ibilgailuak Arene kaletik desbideratuko dituzte, Makaleta etorbideranzko bide alternatibo gisa. Etorbide horretan, bidegorriaren kontra dagoen erreia erabili ahal izango da trafikoa aparkalekura eta estratara desbideratzeko.
Txirrindulari lasterketa 09:30ean hasiko da. 13:30 aldera, lasterketa amaitzea espero den orduan, Foruen kalerako sarbidea itxita egongo da Helmugako atea guztiz desmuntatu arte.
Zirkuituak eragina izango duen kaleak eta autobusaren ibilbidearen aldaketak: www.puntagalea.com