Romo Kultur Etxea estaltzen duen zulatutako “azala” jartzen amaituko dute laster

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 30a, 12:50

Romo Kultur Etxearen kanpoaldea. © Getxoko Udala.

Romo Kultur Etxeko aurrealdea ipintzeko lanak datozen egunotan amaituko direla jakinarazi du Getxoko Udalak. Horietarako azal bikoitzeko sistema diseinatu dute, zulatutako xaflagaz eta beira epeletako horma-errezelagaz, "eraikinaren eraginkortasun energetikoa" lortzeko. Gaur egun, ekipamenduak fatxada guztietan du erakusgai eraikinaren kanpoko parte bat estaltzen duen xaflazko estalpea.

Instalazioen eguzkitzea proiektu arkitektonikoak berak kontrolatzen du eta baita fatxaden tratamenduaren bitartez ere, beren orientazioaren arabera. “Haitzaren itxura duten eta Galeako itsaslabarra gogoratzen duten aldeek eguzkiaren gehiegizkoa eta dituzten zulotxoek argitasunaren sarrera iragaztea ahalbidetzen dute, kanpokoa ikusgarri egiten”, azaldu dute.  

Eraikuntzak kristal bikoitza du, bigarren azala, eta kanpoko elementua ikusezineko eta itxura neutroko xafla metalikoa jartzen deneko beira da. Horrek "eguzkia kontrolatzeko ezaugarria" ematen dio. Dagoeneko jarrita dago. Neguan, isolatze termikoa indartuko du eta aldi berean argiaren igortze handia; udan eguzkiaren kontrol eraginkorra bermatuko du. 

Horiek guztiak beste neurri batzuekaz osatuko dira, esate baterako, galera energetikoak mugatuko edo galaraziko dituzten itxierak; energia berriztagarrietan (geotermia) oinarritutako klimatizazio sistema, mantentze gastuen aurrezpena ekarriko duena eta aurrezpen energetiko handia ahalbideratuko duena. Horri esker, eraikuntzak A kalifikazio energetikoa lortuko du, eraginkortasun energetikoari lotutako parametrorik handiena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun