Ehunka lagunek salatu zuten atzo arrastian Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu erasoa. Getxoko Udalak eta bertako jai-batzordeak deitutako elkarretaratze isilak 10 minutu iraun zuen. Bertan, eguen goizaldeko erasoa salatu zuten, "Erasorik ez, erantzunik gabe" goiburupean. Gauerdian, ordea, hainbat kolektibo feministak deitutako manifestazioa bertan behera gelditu zen. Halere, aurreko eguneko gauean, beste protesta bi hartu zituen festa-eremuak. Jai-batzordearen izenean, erakunde horren kide den Algortako Bilgune Feministako partaideek komunikatu bana irakurri zuten Etxetxu aurreko plazan eta txosna-gunean, bideoan ikus daitekeenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!