Elementu hori plazako lurpeko aparkalekuen sarrerako ate ondoan ezarriko dute; 19 metroko altuera izango du, farola itxurakoa eta triangelu aldekideko 2 metroko aldea duen oinarriagaz. Altzairu galbanizatuz eta, goiko aldean, beiraz eraikia da.
Aipatu dorreak hainbat funtzio beteko ditu, esan dutenez. Lehendabizi, plazako esparru guztia argituko duen “faroa” izango da, “barrualdea farolakaz bete behar ez izateko” eta ingurune “garbiagoa” izateko.
Era berean, “edergarri” motako proiekziozko argiztapena izango du, Udal Liburutegiko aurrealdea argiz apaintzeko.
Bestalde, dorreak “eginkizun informatiboa” ere izango duela iragarri dute; hartara, bi metro zabalerako eta hiru metro altuerako pantaila digitala edukiko du laster. Horren bitartez, Getxo Antzokian eta udalerri osoan egiten diren jardueren inguruko informazio interesgarria ematea ahalbidetuko da.
Guzti horrez gainera, “faro” horrek lurpeko aparkalekuko aireztatze-hodi bat izango du barruan.