"Badator hamargarrena" lemapean, joan den urtean kontzertuak egiten hasi ziren 10. urteurreneko muntai eta egitarau osoa autogestionatzeko. Era berean, udalerrian nonahi itsatsita aurkitu daitezkeen pegatinak ere egin zituzten, hainbat banderolakaz eta Facebookeko kontuagaz batera. Hurrengo ekimena hilaren 26an izango da: Fiachras eta Bide Lapurrak musika taldeen kontzertua, 20:00etan, 5 euroren truke.