Oraingo honetan, nazioarteko 20 egilek baino gehiagok bidaien inguruan euren ikuspuntua eskainiko dute eta, beste urte batez, esparru publikoa erabiliko dute argazkiak erakusteko. Getxophotoren zuzendari Christian Caujolleren arabera, hiru dira, hain zuzen ere, Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdiaren ezaugarri nagusienak: jarduera artistiko bat egiteko esparru publikoaren erabilera, publikoagaz sortzen den elkarreragina eta erakusten diren joera anitzak.
Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharreraino doan ibilbidean eta, auzoaren goiko partean, erakusketa aretoetan eta eraikin publikoetan egongo dira ikusgai argazkiok. Bestalde, egitarau “sendoa eta aberatsa” osatu dute Jokin Aspuru Getxophotoren zuzendariak aurreratu duenez.
Ekitaldi batzuk
Irailak 3, eguena
21:00 Proiekzio bereziak, Algortako Kasino plazan eta Basagoitin. Sarrera doan.
Irailak 4, barikua
20:00 Irekiera Jaia, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Aurretik izena eman behar da.
21:00 Proiekzio bereziak, Algortako Ereaga hondartzan eta Portu Zaharrean. Doan.
Irailak 5, zapatua
21:00 Proiekzio bereziak, Basagoitin eta San Nikolas plazan, Algortan. Sarrera doan.
21:00 Argazkiaren Gaua, Algortako San Nikolas plazan. Doan.
Irailak 6, domeka
11:30 Bisita berezia. Erakusketak ikusteko txangoa komisariagaz eta jaialdira etorritako argazkilariakaz, Villamonteko kultur etxetik abiatuta. Doan.