Igor Gordobil tekniko leioaztarrak liga honetan erabili duen hamaikakoari eman zion berriro ere jokoa ordenatzeko ardura. Halere, Amorebieta irabazi eta Riverren aurka galdu zuen hamaikako horretan hiru aldaketa egin zituen: Carro, Bonilla eta Lutxo sartu zituen, Alberto, Aldalur eta Gabilondori atsedena emanez. Gauzak horrela, Oierren laguntzailea ez zen Castro izan, ezkerreko hegalera aldatuta, Lutxo baizik.
Leioaztarrek aukera ona izan zuten 3. minutuan, Etxanizek esker hankaz hiru egurretara bota zuenean. Baina Txemi atezain eta Arenaseko kapitainak kornerrera bidali zuen. Handik aurrera, Arenasek mendean hartu zuen partida, eta 6. minutuan Pazo erdilariak 1-0 sartu zuen, beste korner batean.
Arenasek abantaila bazuen ordura arte, 15. minutuan Carro leioaztarra lesionatu zen eta Gordobilek Gabiolondo zelairatu behar izan zuen, bera eta Polancoren posizioak aldaraziz. Jon Perezen gizonek 25. minutuan lortu zuten bigarren tantoa, Aitor Ramos bermeotarrari esker. Hamabost minutu beranduago, Ramos, Athleticeko jokalari ohia, errepikatu zen, berriro ere Leioako atea hautsiz. Angel atezain leioaztarrak ez zuen astirik izan konturatzeko minutu eskas batean laugarren gola sartu ziotela goitik, 36. minutuan. Leioako erasoak behin eta berriro tinko ibili zen Txemirenganaino heldu arren, atsedenerako partida amaituta zegoela ikus zitekeen.
Halere, Leioak erakutsi zuen badakiela une gogorretan jokatzen eta aurpegia eman zuen bigarren zatian, partidara bueltan ekarriko zuen lehenengo golaren bila. Baina hori ez zen gertatu eta 86. minutuan epaileak Arenasen aldeko arearen barruko jaurtiketa agindu zuen. Luisma Villak ez zuen barkatu eta akaburako mantendu zen 5.0 sartu zuen.
Datorren jardunaldian, Leioak Toledo hartuko du Sarrienan eta Arenas Talaverari bisita egingo dio.
Arenas
Txemi, Uranga, Royo, Pazo (txartel horia) (Villa, 66), Bergara (txartel horia), Oya, Aitor Ramos (Zumalakarregi, 74), Txopi, Javi Lopez (txartel horia), Zabaleta eta Migue (Dopi, 55).
Leioa
Angel, Carro (Gabilondo, 15), Bonilla, Goiko, Cordoba, Oier, Lutxo, Castro, Etxaniz (Gabri, 46), Guemes (txartel horia) eta Polanco.
Golak
1-0. M.06. Pazo
2-0. M.20. Aitor Ramos
3-0. M.35. Aitor Ramos
4-0. M.36. Zabaleta
5-0. M.86. Villa