Aurretik lortutako sariak ondokoak dira: FINI, Mexikoko Irudiaren Nazioarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria; Rotterdameneko Zine Jaialdiaren barruko R Ejects Radicals Jardunaldien publikoarena; Bartzelonako XI Giza Eskubideen Jaialdiaren film labur hoberenaren saria; eta zilarrezko remia Houstoneko 47. Nazioarteko Zine Jaialdian. "Sari horiek denek erakusten dute Udalak sustatutako sentsibilizazio lan horren kalitatea. Sentsibilizazio hori bultzatzen segituko du Udalak, bere Lankidetzako Garapeneko politikan", nabarmendu du Irantzu Uriarte zinegotziak.