Bost gazte atxilotu dituzte Getxon lau farmazietan lapurtzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 13:45

Ertzaintzak 18 urteko hiru gizonezko eta 15 urteko mutil bi atxilotu ditu Getxon, abuztuan, indarrez, eskualdeko hainbat farmaziatan lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Abuztuaren 4tik 20ra bitartean, lau farmazietan lapurretak pairatu izanaren salaketak jaso zituen Ertzaintzak. Jazoerak Gorliz, Urduliz eta Getxon izan ziren, denak goizaldeko ordu txikietan. Lapurrek pertsianak eta ateak bortxatu zituzten lokalen barruan sartzeko eta kutxetako dirua lapurtzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun