Saio teorikoak pasa den astean izan ondoren, gaur, eguaztenean, Gari Fullaondo Kimet Sport enpresako kideak hainbat teknika, lan teknikoaren plangintzak eta sekuentziatzea izango ditu hizpide. Azalpenak Bolua II futbol-zelaian emango ditu,17:00etatik 19:00etara.
Bihar, eguenean, ordea, Joseba Etxeberria izango da Fullaondogaz batera, ordu eta toki berean. Taktikaren oinarrizko alderdiez mintzatuko dira, horien artean, kontzeptu taktikoez, eraso eta defentsa oinarriez eta joko-estrategiez.