EAJk eta PSEk negoziatzen hasitako kandidatura laster aurkeztuko dute Eudelen, PPk eta talde independienteek zuzendaritzarako hautagaiak aurkezten dituztenean. EH Bilduk ez zuen parte hartu aurreko agintaldian eta EAEko udalerrietako bigarren indar politikoa da.
Zuzendaritzako osaketa
Imanol Landa Getxoko alkatea izango da presidentea (EAJ), eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea (PSE-EE) eta Josune Irabien Amurrioko alkatea (EAJ) presidenteordeak. Zuzendaritzako beste batzordekideak honakoak izango dira: Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea (EAJ), Ibon Uribe Galdakaokoa (EAJ), Ager Izagirre Mungiakoa (EAJ), Josu Bergara Sestaokoa (EAJ), , Nati Lopez de Muniain Burgelukoa (EAJ), Mikel Pagola Urnietakoa (EAJ), Ane Beitia Elgoibarkoa (EAJ), Aitor Aldasoro Besaingoa (EAJ), Mikel Torres Portugaletekoa (PSE-EE), Jose Javier Martinez Iruña Okakoa (PSE-EE), Borja Monje Mañuetakoa (PP) eta Jose Luis Navarro Abadiñokoa (independentea).