2015/09/10 - 2015/09/12 00:00

Kirol-ekitaldiak

Euskaltel Bowlzilla skate txapelketa

Euskaltel Bowlzilla skate txapelketa
Areeta eta Arrigunagako skate parkeak, Getxo

I. Euskaltel Bowlzilla lehiaketak berrogeita hamar patinatzailetik gora bilduko ditu; zapatura arte Areetako eta Arrigunagako skate-parkeetan antolatuko diren hiru lehiaketetan parte hartuko dute.

Hala, lehiaketa eguenean hasiko da 15:00etan Areetako pistan. Bertan, profesionalak eta amateurrak zapatuan Kanteran jokatuko den final handirako hainbat postu lortzen saiatuko dira.

Ostiraletik aurrera, ostera, jarduerak Arrigunagan izango dira; 16:00etatik 18:00etara bitartean lehiaketa antolatu dute, master kategorian. 20:00etan, "Love & Guts" arte erakusketa ikusgai egongo da Iluna tabernan.

Euskaltel Bowlzilla nazioarteko txapelketa honen lehenengo edizioa zapatuan amaituko da, profesionalen arteko final handiagaz. Horiek 16:00etatik 19:00etara bitartean lehiatuko dira "bowl"-ean. Eta 20:00etatik aurrera, amaiera jaia ospatuko dute Arrigunaga hondartzako txosnan.

Errepide mozketa

Aurreikus daitekeen jende-oldearen aurrean, Getxoko Udaltzaingoak Altube eta Artagan kaleetako ibilgailu-sarbidea eten egingo du barikuan, 15:30etik 18:30era eta zapatuan, 14:30etik 18:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun