Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du zapatuan Algortako Telletxe plazak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 10a, 10:59

Getxoko Nekazaritza Ekologikoaren Azokaren aurreko edizio bat. © Getxoko Udala.

Zapatu honetan, hilaren 12an, Getxoko Nekazaritza Ekologikoaren Azoka egingo dute Algortako Telletxe plazan. BIO GETXO 2015 izena daukan azoka hori 10:00etatik 15:00etara iraungo du eta 20 bat erakuslek mota askotako produktu ekologikoak jendarteratuko dituzte, hala nola frutak, barazkiak, gaztak, konfiturak, ogiak, ardoak eta eztiak. Era berean talo eta txorizoa ardo eta sagardoagaz dastatzeko aukera egongo da, betiere produktu ekologikoak izanik. Halaber, tailerrak egingo dituzte. Aurtengoa azoka horren 10. edizioa izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun