Uruguaiko selekzioari harrera egingo dio bihar Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 10a, 18:40

"Los Teros"-en artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Bihar, barikua, Getxoko Udalak harrera egingo die Uruguaiko errugbiko selekzio absolutuko jokalariei, talde teknikoari eta zuzendariei. Ekitaldia goizeko 12:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Talde hegoamerikarra domekara arte dabil Faduran, Munduko Kopa prestatzen. Mundiala Londresen izango da, irailaren 18tik aurrera. Pasa den domekan, uruguaitarrek Euskarians euskal konbinatuagaz lagunarteko partida jo zuen eta 19-41 irabazi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun