Getxo Rugby Taldeak denboraldi aurreko azken partida jokatuko du gaur, zapatua, arrastian. Hortaz, Ohorezko Liga prestatzeko azken aukera izango da mutil getxoztarrentzat. Lehen eta bigarren taldeek Santanderren jardungo dute, BathCo Independiente taldearen aurka. Hitzorduak Santanderreko San Roman zelaian izango dira, eta sarrerak bost eurotan salduko dira. Lehenengo partida Getxo Brena izango da, 16:30ean. Ostean, seniorrei egokituko zaie txanda, 18:00etan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!