Getxoko boluntario bat hil da Senegalen, trafiko istripu batean

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 14a, 12:50

Nerea Perez Arrospide boluntario getxoztarra hil da Senegalen, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Gazteak 29 urte zituen, eta trafiko istripu batean hil da; momentuz ez dute ezbeharraren xehetasunen berri eman. Getxoztarra Senegalen zegoen Kataluniako Lankidetza Funtsaren kontratuagaz. Aldez aurretik, Haitin lan egin zuen Eusko Jaurlaritzaren beka bategaz.

Hildakoa Jesus Antonio Perez Arrospide Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko zuzendari ohiaren alaba zen. Arrospidek pobreziaren aurkako plana eta gutxieneko soldata sortu zituen karguan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun