Getxoko Errugbi Eskolak bihar, eguaztena, hasiko du ikasturtea. Eskolatik dei zabala egin diete sei eta hamasei urte bitarteko neska-mutilei Fadurako errugbi-zelaitik pasa eta proba dezaten. Horretan interesa dutenek 17:30ean hurbiltzeko aukera edukiko dute. Bertan, beharrezko informazioa emateaz gainera, bost kategoriatan sailkatuko dituzte etorkizuneko errugbilariak: 8, 10, 12, 14 eta 16 urtetik azpikoak, alegia. Bestalde, iragarri dutenez, Getxoko Errugbi Eskolak aurkezpen ofiziala egingo du gaur zortzi, irailaren 22an, Leioako Artea merkataritza zentroan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!