Irailaren 21a arte eman daiteke izena "Maskulinitatea birpentsatzen" tailerrean

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 16a, 11:45

Irailaren 28an emango diote hasiera beste urte batez "Maskulinitatea birpentsatzen" tailerrari. Aurrekoetan bezala, Mikel Otxotorena On:Giz elkarteko kideak dinamizatuko du taldea, maskulinitatearen identitateei buruzko hausnarketak bultzatzeko, zelan sortzen diren eta beren ondorioen inguruan gogoeta egiteko. Horretan parte hartu gura dutenek, hilaren 21a arte eman ahal izango dute izena, udal webgunean, berdintasuna@getxo.net posta elektronikoan eta 944 660 136 telefono zenbakian.

Tailerraren saioak irailaren 28an, eta urriaren 5, 13, 19, eta 26an izango dira, 19:00etatik 21:00etara Jabekuntza Eskolan, (Algortako Martikoena, 16). Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun