Doako tailerrak arrazakaz lotutako koloreei buruzko hausnarketa proposatuko die haurrei: zuria, beltza, gorria eta horia. Parte-hartzaile bakoitzaren "benetako" kolorea topatzeko jolasa luzatuko zaie eta "haragi koloreko" margoa zalantzan jarriko da, udal arduradunek azaldu dutenez. Parte-hartzaileek azalaren kolorearen inguruan hausnarketa egingo dute, bere garrantziaren eta aldakortasunaren inguruan, baita bere edertasunaren inguruan ere, batez ere kolektiboki konposatu eta batzen denean. Haur denek euren kolorea sortu ahal izango dute eta honegaz beren erretratua marraztu.
Gutxi gora behera, 6 eta 12 urte arteko haurrentzat da ekimena. Helduen laguntza eduki dezakete. Tokiak mugatuak izango dira.