Lanon xedea izan da 400 metrotako tartean, hobetze hidraulikoa lortzea: horretarako, ibilgua 6 metrotik 11 metrora zabaldu da. Horri esker, ibilguak ur-hustuketarako ahalmena lau aldiz handiagoa izango du (lehen 35 metro kubiko; orain, ostera, 135 metro kubiko).
URAk azaltzen duenez, lanok zailtasunen bat edo beste izan dute. Izan ere, lurzoru hareatsuetan lan egin da; maila freatikoaz azpitiko indusketak ezinbestekoak izan dira; lan-eremua urri samarra izan da lanok egiteko; oinezko nahiz autoen trafikoaren norabideak behin baino gehiago aldatu behar izan dira, trafiko intentsitate handiko eremu bat izanda; eta, aldi berean, lan-ekimenak bateragarri egin behar izan dira ibaiaren emariaren aldizkako aldaketakaz.
Urtea amaitu aurretik, URAk lan-proiektuan aurreikusitako zuhaitzak landatuko ditu.