Tailer gehienak Jabekuntza Eskolan (Algortako Martikoena, 16) eskainiko dira. Izen-ematea egiteko emakume interesatuek inprimaki bat bete beharko dute eskolan bertan (astelehenetik eguaztenera 8:00etatik 13:00etara, eta eguenetan eta barikuetan 15:00etatik 20:00etara) edo www.getxo.net udal webgunearen bitartez. Plazak mugatuak dira, horregatik izena ematen duenen kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak irailaren 30ean argitaratuko dira.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Prezioak, 5 eta 20 euroren artekoak izango dira, ikastaroen iraupenaren arabera. Diru-sarreren Berme-Errenta jasotzen duten ikasleek, Gazte Txartela dutenek edo langabeziaren txartela dutenek bost euro ordainduko dituzte ikastaroko. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eskaera egiten dutenentzat. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.net helbide elektronikoan eska daiteke.
Ikastaroak eta tailerrak
Eskolak 2015/2016ko ikasturtean zehar gai eta iraupen desberdinetako 18 ikastaro eta tailer eskainiko ditu, hurrengo ildotan banatuta: komunikazioa, emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, elkartasuna eta elkartrukea munduko emakumeekin, feminismoa, osasuna, kultura birdefinitzen eta autonomia suspertuz. Ikastaroen tituluak hurrengoak izango dira:
- "Sentir mis limites"
- "Cartografias del cuerpo y de las emociones: empoderamiento"
- "Hablar en publico"
- "¡Activa tu voz!"
- "Aprendiendo a querernos"
- "Persecucion por motivos de genero"
- "Taller de lectura colectiva:Feminismos negros y postcoloniales"
- "Indarkeria ikustezina eta mikromatxismoak"
- "Dialogos interculturales entre mujeres"
- "Autodefensa feminista"
- "Reforzar el suelo pelvico"
- "Cuidar cuidandonos"
- "¿Que sabe tu cuerpo que tu no sabes (aun)?"
- "Emakumeak eta euskal komikigintza"
- "Mujeres y comics"
- "Maiteminak euskal literaturan"
- "Empoderamiento en bicicleta"
- "Taller de mecánica de coches"